XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erantzun.1 Nagusiak jatekoa ontzeaz arduratzen dira.
Zer egin dezakete haurrek bazkaria prestatzen laguntzeko? (Mahaia jarri, haurtxoari baberoa lotu, basoa bete).
2 Talotxoak baino lehenago hartuko dituztela uste al duzu saltxitxak eta arrautzak? Zergatik?.
3 Zergatik hasi da haurtxoa besteak baino lehenago jaten? Zer gerta liteke egingo ez balu?.
4 Mahaiko jaki guztiak beste batzurekin batera hartzen dira.
Zeintzu dira? (Botilako siropea talotxoekin batera hartzeko da).
Ikasi:Zenbatzen.
- Neska nagusiak eta anaiek mahaia jarri dute.
Nola zekiten zenbat tenedore eta labana jarri? (Zuen seme-alaben adinaren araberakoa izango da erantzuna).
(Edo kaxoitik banan-banan mahai-tresnak hartzen aritu ziren,
- Nola zekiten zenbat kate-xikara eta esne-katilu jarri? (Bata ala bestea nork nahi zuen galdetuz).
- Bi marmelada-poto eta gurin-barra bat bakarrik ipini dituzte mahai gainean.
Zergatik ez dago bana bakoitzarentzat? (Gauza batzuetatik ez dugu kantitate handirik jaten, horregatik elkarren artean bana ditzakegu).
Sentimentuak ezagutzen.- Pertsona hauek, alai ala triste daude?.
- Pozik al daude bazkariarekin?.
- Denek gosea dutela uste al duzu?.
- Usain gozo-gozorik hartzen al dute? (Talotxoena).
Gustatuko ote zaizkie talotxoak?.